XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egunon, Juan Martin, zer, atzo lan asko baserrian?

- Koro irakaslea, irribarrez eta kaxondeo dexentez.

- Ez, belarrari alerjia diot eta etxean geratu behar nuen.

- Behar izan, behar izan.

- Ah, bai, geratu behar izan nuen.

- Belarrari alerjia!

Ba toki ederrean zaude, mutiko!

- Lehenengo aldia da, pastilak hartu eta ondo nago.

- Bueno, barrura, koadrila!

Eta Joxe Mari harakina, Pablo apaiza, Luis Koldo medikua, Izaskun tabernaria, Miren psikologoa eta seiok otzan-otzan sartu ginen Kororen atzetik.

Ahaleginak egin banituen ere Mirenen ondoan esertzeko, apaizarekin tokatu zitzaidan; binaka esertzen ginen, eskolumeak bezala.

Segituan jabetu nintzen egoeraz.

Joxe Mari harakinari Izaskun tabernaria gustatzen zitzaion (...).